Kontsultatu katalogoa

Katalogoa kontsulta dezakezu jarraian agertzen diren filtroak erabiliz eta konbinatuz. Nahiago baduzu, deskargatu pdf formatuan.

P02Emakumeak Zientzian

2017an eman zituen lehen urratsak Emakumeak Zientzian ekimenak, eta hazten eta indartzen joan da urtez urte. Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an, emakume eta neska guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin. Emakumeak Zientzian ekimenak jarduera-programa zabala sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen du, otsailaren 11ren inguruan.
Urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-sareko hainbat erakundek hartzen dute parte ekimena antolatzen (2023an, 24k), berariazko lankidetza-hitzarmena sinatuz. Hitzarmena sinatzen duten erakundeek bat egiten dute ekimenaren helburuekin, eta gizarte osoarentzako ekintzak antolatzeko konpromisoa hartzen dute. Aurten, 50 jarduera baino gehiagoko programa antolatu da, publiko zabal batentzat: haurrak, nerabeak, familiak, eskolak, irakasleak, publiko orokorra eta abar.

Ikasurtea:

1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa

Hizkuntza:

Euskara, Gaztelera, Ingelesa

Data:

2024ko otsailaren 11 inguruan

P07Forensic Science

Gazteek STEAM trebetasunak garatzea sustatzen du Forensic Science proiektuak, Polizia Zientifikoak prestatu eta simulatutako krimen bat ikertzearen bidez.
Diziplina zientifiko eta teknikoetako ezagutzak praktikan jarriko dituzte ikasleek, krimenaren eszenan jasotako ebidentziak aztertzeko, ondorioak ateratzeko eta adituen epaimahai baten aurrean ondorio horiek defendatzeko. Curriculumaren barruan definitutako Biologiaren, Geologiaren, Fisikaren eta Kimikaren edukiak erlazionatuko dituzte ikerketa kriminalaren testuinguruan, eta informazio zientifikoa interpretatu eta adierazi, terminologia egokia erabilita. Tresna matematikoak erabiliko dituzte kalkuluak egin eta informazioa argi eta koherentziaz adierazteko. Tresna eta aparatu elektronikoak behar bezala maneiatzen ikasiko dute, eta laborategiko oinarrizko materiala erabiliko dute analisiak egiteko. Horrela, ikaskuntza integralagoa lortuko dute eta bizitza errealari lotutako lankidetza-espazio bihurtuko dute laborategia.

Ikasurtea:

4. DBH, 1. Batxilergoa

Jarduera ematen duen erakundea:

Gaztelueta ikastetxea

Hizkuntza:

Euskara, Gaztelera, Ingelesa

Data:

Krimen simulatuaren birsorkuntza 2023ko urrian

P08Elhuyar Zientzia Azoka

Elhuyar Zientzia Azoka Euskal Herriko 12tik 18 urtera bitarteko gazteei zuzendutako proiektu-azoka da. Ikerketa-galdera edo erronka teknologiko bati erantzuna emango dion proiektu bat aurkez daiteke.
Ikasturtean zehar STEM profesionalen laguntza izaten dute. Ikasturte bukaeran, Bilbon, azokako standetan herritarrei eta ebaluatzaileei aurkezten dizkiete proiektuak, eta sariak banatzen dira.

Ikasurtea:

1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa, Bestelakoak

Jarduera ematen duen erakundea:

Elhuyar Fundazioa

Hizkuntza:

Euskara

Data:

2024ko maiatzan edo ekainan

T03Nola ezarri “BERRIO – STEAM. AUTOEZTIMA” ekimena

Ikastetxearen ikuspegitik, funtsezkoa ikusten dugu ikasten dugun bitartean pentsatzen eta pentsatzen ikasten irakastea. Horretarako, beharrezkoa da lortutako emaitza bat aztertzea eta esperimentazioaren bidez akatsetatik ikastea, metodologia zientifikoan oinarrituta. Robotika eta programazioa integratzea baino modu hoberik ez dugu ikusten, STEAM hezkuntza balioetsi eta eraiki ahal izateko.
STEAM proiektu honen oinarriak metodologia aktiboa, diziplinartekotasuna eta ikasleen IKTen gaitasun-garapena dira. Ikastetxearen plan estrategikoaren barruan integratutako proiektua da, eta, beraz, ikasturtean zehar aktiboa. Berrio-Steam proiektuaren ezarpenak, AUTOEZTIMA proiektuaren jarraipenak, etorkizuneko proiektuei ekitea du helburu, eta, horrela, bizitzarako gaitasuna duten ikasleak eraikitzea.

Ikasurtea:

Haur hezkuntza, 1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa

Jarduera ematen duen erakundea:

Berrio Otxoa Ikastetxea

Hizkuntza:

Euskara, Gaztelera

Data:

2024ko urtarrila – Otsaila

T08Nola ezarri “Tabako-zigarrokinak, ez dira haziak, ezta erretzen badute ere” ekimena

Ekimen hau DBHko 4. mailako ikasleek gauzatu zuten. Jakina denez, tabako-zigarrokinak mendi, hondartza eta hirietako gure eguneroko paisaiaren parte dira; degradatzeko 8-12 urte behar dituen hondakina da, eta, gainera, oso kutsagarria da. Adibide gisa, tabako-zigarrokin bakar batek 50 litro ur kutsa ditzake. Zer egin ahal da?

Proiektu honen helburua da tabako-zigarrokinak birziklatzea, funtsean zelulosa-azetatoa direnak, eta tabako-zigarrokin horiek berrerabiltzea, prozesu erraz baten bidez. Prozesu horretatik intsektizida bat, antioxidatzaile bat eta polimero birziklatu berri bat atera ahal izango ditugu.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat da ikasleek Muskizen kolillometro batzuk instalatzea proposatu zutela zigarrokinak biltzeko; kolillometro horietan QR kode bat jar liteke, herritarrek proiektuari buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izan dezaten.

Ikasurtea:

4. DBH, 1. Batxilergoa

Jarduera ematen duen erakundea:

Somorrostro Irakas-Gunea

Hizkuntza:

Gaztelera

Data:

Zehazteke