Jarduera honek ematen du:
Enpresa: EGILE
Jardueraren eremuak: Industria Ingeniaritza, Ikerketa, Materialak
Zer ikasten dute ikasleek?
Makina erremintaren aplikazioa zuzenean ezagutzea.
Zer curriculum-eduki jorratzen dira?
Industria Teknologia I: Fabrikazio gehigarriko eta doitasun handiko mekanikako prozesuak ezagutzea.
Nola garatzen da jarduera?
1. FABRIKAZIO GEHIGARRIRAKO SARRERA: Ikasleek gelan lantzen dute zertan datzan fabrikazio gehigarria.
2. GELAKO LANA: Ikasleek Egile enpresari eta hizlariaren ibilbide profesionalari buruzko informazioa bilatzen dute eta galderak prestatzen dituzte.
3. ADITUAREN HITZALDIA: hizlariak doitasun handiko mekanika azaltzen du Egilek fabrikatutako adibide eta pieza zehatzen bidez (motorrak, transmisoreak, etab.).
4. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.