3D inprimaketa ezagutzen

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

Teknologia

  Maila(k):

DBH4

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelanEnpresarako bisita

Jarduera honek ematen du:

Enpresa: LEARTIKER

Jardueraren eremuak: Ingeniaritza mekanikoa, Berrikuntza, Material berriztagarrien ingeniaritza, Polimero Ingeniaritza, Ikerketa

Lekukotza:

“Gehien gustatu zaidana plastiko ezberdinak nahastu egin daitezkeela ezagutzea izan da”.

Zer ikasten dute ikasleek?

Modu praktikoan ezagutzea 3D inprimagailu batek eskaintzen dituen aukerak: prozesu osoa eginez, piezaren diseinutik inprimaketaraino.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

Teknologia:

  • Piezak diseinatzea marrazketaren bitartez.
  • Piezak diseinatzeko programa.
  • 3D inprimaketa.

Nola garatzen da jarduera?

1. HITZALDIA ETA ENPRESARAKO BISITA: ikasleek Leartiker bisitatzen dute eta, ikertzaile baten eskutik, zentro teknologiko baten funtzionamendua eta bertan egiten den lana ezagutzen dituzte. Horrez gain, bertako makineria eta teknologia ezagutzen dituzte. Adibidez, 3D inprimagailuak.

2. ERRONKA GELAN LANTZEA: ikasleek, 3D programa baten bidez, pieza bat diseinatzen dute figura geometrikoetatik abiatuta. Gero, STL fitxategi bat sortzen dute eta diseinatutako pieza inprimatzen dute.

3. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.

Lekukotzak

Ikasle parte-hartzaileak

“Esperimentatzea oso garrantzitsua dela.”

Ikasle parte-hartzaileak

“Plastikoa nola biguntzen duten prozesua ezagutzea”

Ikasle parte-hartzaileak

“Makina ezberdinak nola funtzionatzen duten ikustea”

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu