Jarduera honek ematen du:
Enpresa: NEIKER
Jardueraren eremuak: Biologia, Ikerketa
Zer ikasten dute ikasleek?
Bioteknologia, genetika, transgenikoak eta bioetika bezalako kontzeptuak argitzea.
Kasu praktikoen bidez ezagutzea nola hobetzen den landare- zein animalia-produkzioa.
Zer curriculum-eduki jorratzen dira?
Ingeniaritza genetikoa – bioteknologia.
Transgenikoak aztertzea genetikaren ikuspegitik. Manipulazio genetikoa elikagaietan eta/edo animalietan, arraza garbiak hobetzeko edo genetikoki hobeak diren arrazak lortzeko eta produkzioa edo kalitatea handitzeko.
Nola garatzen da jarduera?
1. BIOTEKNOLOGIARAKO SARRERA ETA BEHAKETA-LANA: ikasleek patata baten analisia egiten dute eta hauxe behatzen dute: koloreak, azalaren gaixotasunak, prestatzeko moduak, etab. Horretarako, datuak biltzeko fitxa bat erabiltzen dute.
2. ADITUAREN HITZALDIA ETA ZALANTZEN EBAZPENA: hizlariak elikadurara aplikatutako bioteknologiaren inguruan hitz egiten du. Hizlariak horren guztiaren atzean dagoen zientzia azaltzen du, fitosanitarioekin, bioteknologiarekin eta elikadura-segurtasunarekin lotuz. Amaieran, ikasleek aukera daukate adituari bere zalantzak eta behaketak helarazteko.
3. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.