Jarduera honek ematen du:
Enpresa: IMH
Jardueraren eremuak: Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Aeronautikoa
Lekukotza:
“Conocer el funcionamiento de las máquinas de la empresa. (p.e. impresoras 3D)”
Zer ikasten dute ikasleek?
Ikasleei hurbiltzea fabrikazio mekanikoko prozesuak eta erabilitako makinak
Zer curriculum-eduki jorratzen dira?
Transmisioak eta teknologia mekanikoa.
Mekanizazio-sistemak: makinak, materialak eta prozesuak.
Nola garatzen da jarduera?
1. IMHREN INSTALAZIOETARAKO BISITA: Ikasleek bisita gidatua egiten dute makina erremintaren museora: mekanizazio-lantegia, adimen artifizialeko lantegiak eta fabrikazio gehigarriko zein prototipoen 3D inprimaketako laborategiak. Amaitzean, hizlariak erronka bat proposatzen die ikasleei gelan lantzeko.
2. ERRONKA GELAN LANTZEA: ikasleek mugikorrentzako euskarri bat diseinatzen dute, gelan ikasitako marrazketa-ezagutzak praktikan jarriz.
3. ADITUAREN HITZALDIA: Hizlariak ikasleei azaltzen die IMHean egiten den lana, baita bere ibilbide profesionala ere.
4. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.
Lekukotzak
Ikasle parte-hartzaileak
“Conocer el funcionamiento de las máquinas de la empresa (p.e. impresoras 3D)”
Ikasle parte-hartzaileak
“Ver cómo se trabaja en la empresa.”
Ikasle parte-hartzaileak
“Además de bachiller he conocido otras opciones que me parecen interesantes”.