Gure bizi-kalitatea hobetzen duen biomedikuntza

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

BiologiaBiologia eta GeologiaGeologia

  Maila(k):

DBH4

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelan

Jarduera honek ematen du:

Enpresa: TECNALIA

Jardueraren eremuak: Biologia, Genomika

Zer ikasten dute ikasleek?

Biologiako edukien aplikazio praktikoa ezagutzea.

Bizi-kalitatea hobetzen duten konponbide biomedikoak ezagutzea.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

Biologia: bizitzaren bilakaera, herentzia eta ezaugarrien transmisioa.

Nola garatzen da jarduera?

1. GIZAKIEN GENETIKARAKO ETA BIOMEDIKUNTZARAKO SARRERA: Ikasleek testuak aztertzen dituzte, gizakien biologiako ikasgaiaren edukien inguruan hausnartzen dute eta adituarentzako galderak prestatzen dituzte.

2. ADITUA GELAN: hizlariak gaiari buruzko hitzaldi bat ematen du online eta ikasleen zalantzak argitzen ditu.

3. IKERKETA-LAN LUDIKOA: Gelan, ikasleek ONLINE SCAPE ROOM batean hartzen dute parte, non jardueran ikasitako ezagutzak erakutsi behar dituzten.

4. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu