Gure bizitza azaltzen duten matematikak: mugikorretatik mareetara

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

Matematikak

  Maila(k):

DBH4

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelan

  Jarduera honek ematen du:

Enpresa: BCAM

Jardueraren eremuak: Matematika, Ikerketa

  Lekukotza:

” El alumnado pudo conocer a qué se dedica y que tipo de tareas puede realizar un/a matemático en la vida real.”

Zer ikasten dute ikasleek?

Ikustea matematikek zertarako balio duten mundu errealean eta horien bokazio-alderdia ezagutzea.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

MATEMATIKA.

  • Lehenengo eta bigarren mailako funtzio polinomikoak.
  • Irudikapen grafikoak eta aplikazioak.

Nola garatzen da jarduera?

1. AURRETIAZKO LANA GELAN: ikasleek BCAMi eta hizlariaren ibilbide profesionalari buruzko informazioa bilatzen dute eta galderak prestatzen dituzte.

2. ADITUAREN HITZALDIA: Hizlariak matematikek mundu errealean duten aplikagarritasuna azaltzen du, aurretiazko esperientzia profesionalaren zein ikerketen adibideak emanez. Adibidez, itsasoak nola mugitzen diren ulertzen laguntzen duten ekuazioak azaltzen dizkie, baita polinomioen sateliteetara aplikatutako erabilera ere.

3. IKASLEEN BALORAZIOA: Ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.

Hemen, jarduera honen hizlariak duen matematikei buruzko Youtubeko dibulgazio-kanala aurki dezakezu.

Lekukotzak

Ikasle parte-hartzaileak

“Matematika hainbat arlotan erabiltzen dala eta gure egunerokoan nahiko erabilgarriak direzala.”

Ikasle parte-hartzaileak

“Matematikak pentsetan dogun baina mundu handiagoa eta interesgarriagoa dala.”

Enpresa parte-hartzaileak

“El alumnado puede conocer a qué se dedica y qué tipo de tareas puede realizar un/a matemático en la vida real.”

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu