Jarduera honek ematen du:
Enpresa: MAIER
Jardueraren eremuak: Ingeniaritza, Produktuen garapena
Lekukotza:
“Piezak egiteko prozesua ikastea gustatu zait (I+D+i).”
Zer ikasten dute ikasleek?
Ezagutzea nolakoa den industria diseinuko eta produktuen garapeneko prozesua, produktu errealen adibideak ikustea…
Zer curriculum-eduki jorratzen dira?
Teknologia:
- Adierazpena, komunikazio grafikoa eta diseinua.
- Prozesu industriala ezagutzea enpresa erreal batean.
Nola garatzen da jarduera?
1. JARDUERA PRESTATZEKO BILERA: Hizlaria irakasleekin biltzen da, edukiak ikasleek aurretiaz gaiaren inguruan dituzten ezagutzetara egokitzeko eta, besteak beste, hitzaldiaren ikuspegia zehazteko.
2. ADITUAREN HITZALDIA: hizlaria zentrora doa eta produktuen marrazketaren bidezko diseinu-prozesua azaltzen du. Adibide errealen bidez, ikasitako irakasgaiak industrian duen aplikazio erreala ikusarazten du. Horretarako, produktu fisikoak eta bideoak eramaten ditu.
Gainera, bere ibilbide profesionala, bizipenak, enpresan egiten duen lana eta horretarako beharrezkoak diren ezagutzak azaltzen ditu.
3. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.
Lekukotzak
Ikasle parte-hartzaileak
“Piezak egiteko prozesua ikastea gustatu zait (I+D+i).”
Ikasle parte-hartzaileak
“Kotxeen piezak nola egiten diren.”
Ikasle parte-hartzaileak
“Enpresen edo kooperatiben lan egiteko modua.”