Marrazketa teknikotik industria diseinura ariketa praktiko baten bidez

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

Marrazketa Teknikoa

  Maila(k):

BATX 1

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelanEnpresa-erronka

Jarduera honek ematen du:

Enpresa: MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Jardueraren eremuak: aritza, Industria Diseinua, Ikerketa

Lekukotza:

“Gehien gustatu zaidana zerbait ezberdina eta ohikoa beste modu batez diseniatzea izan da.”

Zer ikasten dute ikasleek?

Irudikapen-sistemek arkitektura zein industria enpresetan duten garrantzia ezagutzea.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

Marrazketa Teknikoko irakasgaiaren barruan, parte garrantzitsua da pieza baten bista diedrikoak (altxaera, oinplanoa, profila) eta bere akotazioa lortzen jakitea, baita, bista diedrikoetatik abiatuta, piezen perspektibak lortzea ere.

  • Irudikapen-sistemak.
  • Normalizazioa: akotazioa, kokizazioa…

Nola garatzen da jarduera?

1. INDUSTRIA DISEINURAKO SARRERA ETA ERRONKAREN AURKEZPENA: adituak eskolan parte hartzen du bideokonferentzia baten bidez eta erronka bat aurkezten die ikasleei. Erronka horretan, besteak beste, marrazketa teknikoak industrian duen garrantzia erakusten da, hain zuzen ere, gelan ikusten diren kontzeptuak aplikatuz.

2. ERRONKA GELAN LANTZEA: ikasleek erronka lantzen dute irakaslearekin. Horretarako, ikasleek esku hutsez marrazten dute; plastilinan diseinatzen dute eta erabilera bat, arazo bat eta konponbide bat bilatzen dituzte diseinutik abiatuta.

3. ADITUAREN HITZALDIA ETA IKASLEEN PROIEKTUEN INGURUKO FEEDBACKA: hizlaria hezkuntza-zentrora doa eta landutako erronkaren gaineko azalpena eta itzulketa egiten die ikasleei. Horretarako, prozesu osoa azaltzen du, arazotik edo erronkatik industrializazioraino, adibide errealak emanez. Azkenik, bere bizipenak eta ibilbide profesionala azaltzen ditu.

4. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.

Lekukotzak

Ikasle parte-hartzaileak

“Gehien gustatu zaidana zerbait ezberdina eta ohikoa beste modu batez diseniatzea izan da”

Ikasle parte-hartzaileak

“Trabajar en equipo y hacer algo diferente que no sea un examen. Me parece más útil trabajar el dibujo con tus compañeros porque aprendes cómo hacerlo con ellos , y al fin y al cabo es así en la vida real.”

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu