Jarduera honek ematen du:
Enpresa: CIKAUTXO
Jardueraren eremuak: Teknologia / Ingeniaritza Kimikoa / Polimero Ingeniaritza / Industria Ingeniaritza
Lekukotza:
“Neska gehiago daudela fabriketan pentsatzen nuena baino.”
Zer ikasten dute ikasleek?
Ezagutzea material polimerikoekin fabrikatzeko prozesu industrialak.
Zer curriculum-eduki jorratzen dira?
- Ezagutzea nolakoak diren material material polimerikoekin fabrikatzeko prozesu industrialak.
- Ulertzea lehengaia azken produktu bihurtzeko ematen diren urratsak.
- Ikustea plastiko-kautxu desberdinen lagin adierazgarriak.
Nola garatzen da jarduera?
1. JARDUERA PRESTATZEKO BILERA: hizlaria irakasleekin biltzen da, enpresak eskaintzen dituen edukiak gelan landutakoarekin koordinatzeko.
2. HITZALDIA ENPRESAN: hizlariak material polimerikoekin fabrikatzeko prozesu industrialak azaltzen ditu, adibide errealak emanez eta gelan ikasitako gaiak industrian duen aplikagarritasuna ikusaraziz. Horretarako, produktu fisikoak erakusten ditu. Gainera, bere ibilbide profesionala, bizipenak, enpresan egiten duen lana eta horretarako beharrezkoak diren ezagutzak azaltzen ditu.
3. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.
Lekukotzak
Ikasle parte-hartzaileak
“Kautxoari buruzko informazio eta jakituria.”
Ikasle parte-hartzaileak
“Piezak zelakoak diren eta nola egiten diren.”
Ikasle parte-hartzaileak
“Nola funtzionatzen duen enpresa batek.”