Nola martitzeratuko zenuke Martitzen? Diziplina anitzeko STEAM ariketa

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

FisikaFisika eta KimikaKimikaMatematikakTeknologia

  Maila(k):

DBH3

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelanEnpresa-erronka

  Jarduera honek ematen du:

Enpresa: SENER

Jardueraren eremuak: Ingeniaritza, Aeroespaziala

  Lekukotza:

“Hitzaldia oso egokia izan zen ikasleengan interesa esnatzeko.”

Zer ikasten dute ikasleek?

Kasu praktiko eta erreal baten testuinguruan jartzea Teknologian, Fisika eta Kimikan eta Matematikan diziplina anitzeko ikuspegi batetik lantzen diren proiektuak.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

MATEMATIKA: Estatistika eta Probabilitatea.

TEKNOLOGIA: Planteatutako arazo bat konpontzea.

FISIKA ETA KIMIKA: Metodo zientifikoa eta datuen interpretazioa aplikatzea.

INGELESA: Ahozko zein idatzizko komunikazioa eta gizarte-osagaia lantzea.

Nola garatzen da jarduera?

1. INGENIARITZAREN MUNDURAKO ETA SEKTORE AEROESPAZIALERAKO HURBILKETA: gelan, ikasleek Sener enpresaren eta hizlariaren ibilbide profesionalaren inguruko informazioa bilatzen dute eta galderak prestatzen dituzte.

2. ADITUAREN HITZALDIA ETA ERRONKEN AURKEZPENA: hizlariak EXOMARS misioaren historia aurkezten du; izan ere, Senerrek horretan parte hartu zuen, Martitzen lurreratu zuen moduluaren mekanismo eta egituren arduradun gisa. Gainera, adituak bere ibilbide profesionala azaltzen du eta erronkak aurkezten dizkie ikasle-taldeei (minilanderren eraikuntza eta arrautza paraxutarekin jaurtitzea).

3. ERRONKAK DIZIPLINA ANITZEKO TALDEETAN GARATZEA: ikasleek lantaldeak sortzen dituzte, zeinetan parte-hartzaile bakoitzak rol bat hartzen duen bere gain (zuzendaritza, fisikaria, matematikaria, ingeniaria). Taldeka, landa-probak egiten dituzte, minilanderrak eraikitzen dituzte, arrautza jaurtitzen dute paraxutarekin eta datuak biltzen dituzte.

4. EGINDAKO LANAREN ERAKUSKETA ETA ADITUAREN FEEDBACKA: ikasleen taldeek bere emaitzak azaltzen dituzte irakasleek eta Sener enpresako profesionalek osatutako epaimahai baten aurrean eta egindako lanaren gaineko feedbacka jasotzen dute.

Lekukotzak

Ikasle parte-hartzaileak

“Klasean ikasten ditugun gauzak, gure bizitzan erabiltzeko aukera ikustea, hainbat bideo desberdin egitea”.

Irakasle parte-hartzaileak

“Hitzaldia oso egokia izan zen ikasleengan interesa esnatzeko.”

Ikasle parte-hartzaileak

“Oportunidad de motivar y acercar al alumnado a la ingeniería aeroespacial”.

 

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu