Orientazio profesionala: STEM lanbideen aniztasuna ezagutzea

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

Orientazio profesionala
Teknologia

  Maila(k):

DBH3DBH4

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelan

Jarduera honek ematen du:

Enpresa: MAIER

Jardueraren eremuak: Ingeniaritza, Industria-antolamendua

Lekukotza:

“Niri autogintza ez zait gustatzen baina hitzaldi honek interes pixkat sortu dit eta ikusi dut zenbat denbora behar den pieza bat egiteko eta zelako lana egin behar den.”

Zer ikasten dute ikasleek?

Tokiko talentuaren garapena sustatzea, ikasleen STEM lanbideekiko interesa bultzatuz.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

Lantzea orientazio profesionala lan-testuinguru errealetan eta STEM lanbideen irudi errealista eskainiz.

Ikasleei laguntzea profil profesional zehatz batek eskain diezaiekeenaren iritzi osoagoa eraikitzen.

Nola garatzen da jarduera?

1.ADITUAREN HITZALDIA: profesionala hezkuntza-zentrora doa eta, bertan, ikasleei azaltzen dizkie egindako ikasketak, bere ibilbide profesionala eta enpresan egiten duen lana. Gainera, enpresaren aurkezpen orokorra egiten du, eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak eta erabiltzen dituzten materialak zein teknologia eta produkzio-prozesua azalduz.

Azkenik, enpresak beharko dituen STEM profil profesionalak azaltzen ditu: ezagutzak, gaitasunak, trebeziak, jarrera, etab.,

2. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.

Lekukotzak

Ikasle parte-hartzaileak

“Hitzaldi honekin marrazketa teknikoa behar dela konturatu naiz.”

Ikasle parte-hartzaileak

“Ikusi dut gauza desberdin asko egin ahal direla bertan.”

Ikasle parte-hartzaileak

“Niri autogintza ez zait gustatzen baina hitzaldi honek interes pixkat sortu dit eta ikus dut zenbat denbora behar den pieza bat egiteko eta zelako lana egin behar den.”

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu