Zertaz daude eginda hegazkin-motorrak? material eta teknologia industrialak

  Lantzen d(it)uen ikasgaia(k):

Industria teknologia

  Maila(k):

BATX 1

  Jarduera-tipologia(k):

Aditua gelanEnpresa-erronka

Jarduera honek ematen du:

Enpresa: ITP AERO

Jardueraren eremuak: Fisika, Materialen ingeniaritza, Kimika, Fabrikazio industrialeko prozesuak

Lekukotza:

“En el área de materiales y procesos de ITP Aero de la que soy responsable; aproximadamente el 50% de las personas somos mujeres. Dato que no es tan habitual en un departamento técnico como este. Así que animo a las chicas con inquietudes técnicas a que no se frenen, que tienen mucho que aportar.”

Zer ikasten dute ikasleek?

Materialak eta fabrikazio-prozesu zehatzak eta errealak ezagutzea.

Zer curriculum-eduki jorratzen dira?

Industria Teknologia: fabrikazio-materialak eta prozesuak.

  • Sen onez erabiltzen ikastea produktu eta sistema teknologikoak, modu metodiko eta eraginkor batean aplikatuz teknologiaren zein beste gai batzuen inguruko ezagutza teknikoak.
  • Ulertzea eta bideratzea intereseko egoera desberdinak eta produktu zein zerbitzu berriak eskaintzea.
  • Aztertzea emaitzak, hobetzeko eta erabaki arduratsuak hartzeko prozesuak abiarazteko.

Nola garatzen da jarduera?

1. ERRONKAREN AURKEZPENA ETA HORI GELAN LANTZEA: irakasleek ikasle-talde bakoitzari esleitzen diote hegazkin baten motorraren parte bat (fusa, presio baxuko konpresorea, presio altuko konpresorea, errekuntza-ganbera, presio altuko turbina, presio baxuko turbina). Talde bakoitzak hauxe egin behar du:

  • Piezaren baldintza geometrikoak eta lan-baldintzak identifikatzea (tenperatura, presioa, esfortzuak, giro kimikoa…).
  • Piezaren fabrikazio-prozesua eta materiala hautatzea, aurretik identifikatutako baldintzak kontuan hartuz.

2. ADITUAREN HITZALDIA ETA ZALANTZEN EBAZPENA: hizlariak ITP Aeron erronka horiek nola ebazten dituzten azaltzen du, adibide errealekin.

3. IKASLEEN BALORAZIOA: ikasleek jarduerari buruz egiten duten balorazioa.

Lekukotzak

Ikasle parte-hartzaileak

“Que nos hayan explicado sus experiencias personales sobre cómo han llegado a trabajar ahí, ya que así podemos ver que se puede trabajar en algo en concreto tras haber estudiado varias carreras diferentes desde las cuales en un principio no pensamos que se pueda acceder”.

Enpresa parte-hartzaileak

“En el área de materiales y procesos de ITP Aero de la que soy responsable; aproximadamente el 50% de las personas somos mujeres. Dato que no es tan habitual en un departamento técnico como este. Así que animo a las chicas con inquietudes técnicas a que no se frenen, que tienen mucho que aportar.”

Gehiago jakin nahi baduzu…

Izena emateko epea itxita dago.

Menu