Zure ikasleek orientazioa behar dute
14-15 urterekin, zure ikasleek erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte. Eta askotan... ez dakite nondik hasi. Lagundu iezaiezu informatuta aukeratzen.

Lagundu DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren unibertsoan duten lekua aurkitzen.
Eman izena!
Erabiltzeko prest dauden baliabideak zure esku jartzen dituen ekimen bat gara. Ikastetxeetako orientatzaileentzat eta STEM irakasleentzat diseinatuta dago.
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Innobasquek lideratzen duen programa honek Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, HETELen, Ikaslanen eta irakasleei laguntzeko zentroen STEM eta hezkuntza ezagutza integratzen ditu. Bermeekin orientatzeko aliantza.
14-15 urterekin, zure ikasleek erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte. Eta askotan... ez dakite nondik hasi. Lagundu iezaiezu informatuta aukeratzen.
“Jende bikainarentzat bakarrik”, “oso zaila da”, “ez da niretzat”... Elkarrekin eraitsiko ditugu uste ustel horiek.
Jaso materiala eta prestakuntza. Kalitatezko hezkuntzako materialak, ikasgelan erabiltzeko prest, adituek diseinatuak.
Zure ikastetxea ikastetxeen sare batekin lerrokatuko da, Euskadiko ekimen estrategiko batean.
Ezagutu GALAXIA nola ari den orientatzeko modua aldatzen.