¿Zer da STEAM hezkuntza?
Honako ezaugarri
1. Uztartu egiten ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, Artearekin eta Humanitateekin lotuta.
2. Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak, bai diziplina-konpetentziak.
3. Ahaldundu egiten ditu ikasleak, gure gizartearen erronkei arduraz aurre egin diezaien.
4. Honako hauek dira helburuak:
- Bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea
- Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea, eta
- Ikasleak bultzatzea, haien inguruko mundua eraldatzen modu aktiboan parte har dezaten
Gai hauetako kontzeptuak aldi berean eta modu integratuan ikasteko aukera ematen duten egoerak nahita sorrarazten dira, diseinuari eta problemak ebazteari lotutako testuinguru praktikoan, enpresetako ingeniaritza sailetan egiten den bezala.
Ikerketan oinarrituta dago, esperimentuak planifikatuz, hipotesiak ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak eraikiz, taldean lan eginez, azalpen koherenteak eztabaidatuz eta proposatuz egiten da ikerketa.
MITen arteen eta humanitateen ikasketarako nahitaezko denbora akademikoaren % 25 sartzen da.
¿Zergatik STEAM hezkuntza eta ez STEM?

Zientziak, arteak eta humanitateak integratuta ikasteko prozesu bat.
Ikaskuntza testuinguruan jartzea, benetako munduaren konplexutasuna islatzen duen ingurune batean, ikuspegi zientifiko-teknikotik harago.
Ikasleen artean sormena eta berrikuntza sustatzea.
Ezagutzaren eta kulturaren izaera globalaz jabetzea, eta prestakuntza zabala jasotzea.
STEM lanbideak erakargarriago egiten ditu, zientzia eta teknologia sektore askotan aplika daitezkeela erakusten du, eta hala, talentu gehiago eta aniztasun handiagokoa erakartzen du.
Profil profesional hibridoei (datuen analista edo diseinu industriala) eta zeharkako gaitasunei (sormena, talde-lana eta erronkei aurre egitea) lotutako joerei eta beharrei erantzuten die.
Azken finean, estrategia honen helburua STEAM hezkuntza sustatzea da, helburu nagusia STEM lanbideak sustatzea izanda
STEM lanbideei lotutako ikasketak
Lanbide heziketa:
STEM lanbideei lotutako 26 familia profesionaletatik 11
- Gorputz- eta kirol-jarduera
- Administrazioa eta kudeaketa
- Nekazaritzakoak
- Arte grafikoak
- Arteak eta artisautzak
- Merkataritza eta marketina
- Elektrizitatea eta elektronika
- Energia eta ura
- Eraikuntza eta obra zibila
- Fabrikazio mekanikoa
- Ostalaritza eta turismoa
- Erauzketa-industriak
- Informatika eta komunikazioak
- Instalazioa eta mantentze-lanak
- Irudi pertsonala
- Irudia eta soinua
- Elikadura-industriak
- Zura, altzaria eta artelazkia
- Itsasoko arrantza
- Kimika
- Osasuna*
- Segurtasuna eta ingurumena*
- Gizarte- eta kultura-zerbitzuak, eta komunitatearentzako zerbitzuak
- Ehuna, joskintza eta larrua
- Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lana
- Beira eta zeramika
Unibertsitatea:
5 ikasketa-adarretatik 2 STEM lanbideekin lotuta
- Ingeniaritza eta arkitektura
- Zientziak
- Osasun-zientziak*
- Gizarte-zientziak* eta zientzia juridikoak
- Arteak
(*) Oharra: Nazioartean kontsultaturiko erreferentziek ez dituzte STEM lanbideekin lotzen. Normalean, osasun-ikasketa hauek aukeratzen dituenak laguntzeko bokazioarekin egiten du. Hala ere, kopuru esanguratsu bat profesionalki aritzen da izaera zientifikoko jardueretan. Beraz, kasu batzuetan eredu profesionalen iturri izan daitezke.