Orientazio profesionaleko jardunaldiak

STEAM Sareren orientazio profesionaleko jardunaldiak topaketa azkarrak dira, DBHko 4. mailako ikasleen eta STEM profesionalen artekoak, eta esparru zientifiko-teknologikoekin lotutako lanbideen aniztasuna erakustea dute helburu. Topaketak hamabost minutuko blokeetan egituratuta daude, eta bloke bakoitzean bost ikaslek STEM profesional batekin hitz egingo dute beren interes eta motibazio profesional eta pertsonalei buruz. Jardunaldian zehar, ikasle bakoitzak profil ezberdinetako lauzpabost STEM profesional ezagutzeko eta haiekin hitz egiteko aukera izango du, beren aukera formatibo eta profesionalean laguntzeko.

Jardunaldi horiez gain, STEAM Sare katalogoak orientazio profesionaleko jarduera hauek eskaintzen ditu:

Jardueren laburpena

A03

Lanbide orientazioko jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila-Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Euskara, Gaztelania
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Ikastetxe bakoitzeko DBH 4.mailako ikasleek 3 lurralde historikoetan egingo diren 7 jardunaldi presentzialetako batera joateko aukera izango dute. Jardunaldi horietan, STEMeko profesionalekin zuzeneko harremanaren bidez beren prestakuntza- eta lanbide-hautaketan lagunduko dieten dinamiketan parte hartzeko aukera izango dute.

Ikasurtea:

4.DBH

Ikaskuntza-arloak:

Lanbide Orientazioa

Descriptores STEM:

STEM 6

Principios STEAM:

P 3, P 5

Data:

Urria 2024

A05

Zubiak eraikiz, praktikara eramandako STEM lanbideak

Maier S.Coop
Euskara
Bizkaia

Ikasleen artean tokiko talentua sustatzeko, Maier S. Coop enpresaren aditua den pertsona batek bere ibilbide profesionala eta enpresaren jarduera eta irismena aurkeztuko dizkie ikasleei. Halaber, enpresak beharko dituen STEM lanbide-profilak ezagutaraziko ditu: ezagutzak, konpetentziak, trebetasunak, jarrera, etab.

Ikasurtea:

3.DBH, 4.DBH, 1.Batxilergoa

Ikaskuntza-arloak:

Lanbide Orientazioa

Descriptores STEM:

STEM 6

Principios STEAM:

P 3, P 5

Data:

2025 Otsaila-Apirila

A06

Inspira Bizitzak

Kutxa Fundazioa- Eureka Museoa
Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Inspira Bizitzak, dagoeneko XII. Edizioa duena, STEAM esparru desberdinetan lan egiten duten ikasle eta profesionalen topagunea da. Entzute aktiborako, zuzeneko elkarreraginerako eta informazioa trukatzeko espazioak sortzen dira. Horrela, ikasleak inspiratu eta zalantzak argitu ahal izango ditu aurkezten zaizkien aukerei buruz, eta hezkuntza- eta lan-munduak eskaintzen dituen aukera ugariak hobeto ezagutzea.

Ikasurtea:

4.DBH, 1.Batxilergoa

Ikaskuntza-arloak:

Lanbide Orientazioa

Descriptores STEM:

STEM 4, STEM 6

Principios STEAM:

P 1, P 2, P 3, P 5

Data:

Urriak 21
Urriak 28
Azaroak 4

A07

Nahi duzuna izango zara

HETEL
Euskara, Gaztelania
Bizkaia

Ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko eta STEAM titulazioen parekotasunerantz aurrera egiteko, ikastetxeak HETEL enpresako aditu bat izango du, formatu presentzialean edo autonomoan. Lanbide orientazioaren ikuspegitik, estereotipoak landuko dira Nahi duzuna izango zara ekimeneko material eta hausnarketa interaktiboen bidez.

Ikasurtea:

3.DBH, 4.DBH, 1.Batxilergoa, 2.Batxilergoa

Ikaskuntza-arloak:

Lanbide Orientazioa

Descriptores STEM:

STEM 6

Principios STEAM:

P 2, P 3

Data:

2025 Urtarrila-Apirila

A09

Ingeniaritza eta Kimika: bi lanbide STEM zuretzat ere

CIC energiGUNE
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Araba

CIC energiGUNEko aditu batek hitzaldi bat emango du ikasgelan, profesional kimiko baten errealitatea Fisika eta Kimika irakasgaian ikasitako ezagutzetara eta gaitasunetara hurbiltzeko, genero-ikuspegia azpimarratuz.

Ikasurtea:

1.Batxilergoa, 2.Batxilergoa

Ikaskuntza-arloak:

Lanbide Orientazioa

Descriptores STEM:

STEM 2, STEM 6

Principios STEAM:

P 2, P 3, P 5

Data:

2025 Urtarrila – martxoa

A10

Aukerak aztertzen: STEM lanbide eskatuenak

Ibermática Fundazioa
Euskara, Gaztelania
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Bigarren Hezkuntzako 4.mailako eta Batxilergoko 1.mailako ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko xedearekin, ikastetxeak Ibermática Fundazioko langileak izango ditu, aurrez aurre edo online. Lanbide-orientazioaren ikuspegitik, ikasleek STEMen egungo eta etorkizuneko lanbide eskatuenak zein diren jakingo dute, eta aldi berean azalduko dituzte beharrezkoak diren unibertsitate-ikasketak edo lanbide heziketako ikasketak.

Horrela, ikasleek enplegagarritasunaren ikuspegi zehatzagoa eta errealagoa izango dute, kasu errealen bidez.

Ikasurtea:

4.DBH, 1.Batxilergoa

Ikaskuntza-arloak:

Digitalizazioa, Fisika, Lanbide Orientazioa, Matematika, ​Teknologia

Descriptores STEM:

STEM 6

Principios STEAM:

P 2, P 3, P 5

Data:

Adosteke (2024 Urria – 2025 Maiatza)

A13

FP/PARKE – Bokazioak pizten

Euskadiko Parke Teknologikoak · HETEL · Ikaslan
Euskara, Gaztelania
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

FP Parke Ikaslan, Hetel eta Euskadiko Parke Teknologikoek (PTE) antolatutako ekimena da. Lanbide zientifiko-teknologikoekiko interesa piztea du helburu, Lanbide Heziketaren ikuspegitik. Jarduera honek bi zati ditu: lana ikasgelan, STEM profesionalak eta Zamudioko Parke Teknologikorako bisita, Hackathon batean parte hartzeko.

Ikasurtea:

1.Batxilergoa

Ikaskuntza-arloak:

Kultura Zientifikoa, Lanbide Orientazioa, ​Teknologia

Descriptores STEM:

STEM 3, STEM 6

Principios STEAM:

P 3, P 5

Data:

Adosteke