STEAM Euskadi Sariak 2021. 2. edizioa

STEAM Euskadi Sariak 2021
2. edizioa

STEAM Euskadi Sariak 2021 rako eskaerak aurkezteko deialdia itxi da. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan lanbide-bokazioak eta -nahiak inspiratzeko edo ikasleen gaitasun zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko lan egiten duten ikastetxe eta erakundeentzat dira sariak.

Aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko prozesuaren lehen fasea apirilaren hasieran bukatuko da.

STEAM Euskadi Sarien helburua

STEAM Euskadi Sarien helburua hau da:

  • Euskadin garatzen ari diren eta estrategian ezarritako helburuak betetzen laguntzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimenak identifikatu. Eta
  • Ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumezko haur, gazte eta helduentzat direnak aitortu.

Norentzat dira?

STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM hezkuntzako ekimenak garatzen ari diren erakundeentzat dira: ikastetxeak, unibertsitateak, hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…

Ekimenak sustatzen dituzten edo horien buru diren erakundeek aurkeztu behar dituzte hautagaitzak.

Kategoriak

STEAM Euskadi Sarien kategoriak

STEAM Euskadi Sariek bi kategoria barne hartzen dituzte:

Hezkuntza-zentroek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileena

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko zentroak.

Unibertsitateak ez diren hezkuntza-zentroek sustatutako eta emaitza bikainak lortzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak aitortzen ditu.

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

Beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileena

Lanbide Heziketako zentroak, unibertsitateak, enpresak eta beste mota batzuetako erakundeak.

Unibertsitateak ez diren eta hezkuntza-zentroak ez diren erakundeek sustatutako eta emaitza bikainak lortzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak aitortzen ditu.

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

Aurrekontu-zuzkidura

Honako hau izango da sari bakoitzak eta aipamenak izango duten zuzkidura ekonomiko

3.000 €

1. SARIA

2.000 €

2º SARIA

1.000 €

Genero-ikuspegiaren
ARLOKO AIPAMEN BEREZIA

Menu