STEAM Euskadi I. Hezkuntza Estrategia 2018ko ekainean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak sailburuordeen taldearekin batera. Estrategia horren helburua hezkuntzako etapa guztietan heziketa eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea da, horretarako eragile sozioekonomiko guztiak inplikatuta; STEM arloko bokazio eta asmo profesionalak sustatzea, ikasle neskei arreta berezia eskainita; eta euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea.
Estrategiaren esparruan zenbait kontzeptu definitu ziren: zer den STEAM heziketa; zein diren zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako (STEM) lanbideei lotutako ikasketak; eta zer ezaugarri izan behar dituen ekimen batek STEAM izan dadin.
Estrategiak nolabaiteko izaera didaktikoa du, gaiari buruzko zalantzak argitzeko, hezkuntzaren arloan egiten diren ahaleginak lerrokatzeko eta/edo zientzia-teknologia arloko lanbideak sustatzeko.
Hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea hezkuntzaren etapa guztietan, eta bertan sartzea eragile sozioekonomikoen lana.
L1
STEAM hezkuntza eta heziketa zientifiko-teknikoa presentzia eta eraginkortasuna areagotzea prestakuntza-etapa guztietan.
L2
Hezkuntza-etapen arteko lotura hobetzea (LH, DBH, Batxilergoa, LH eta Unibertsitatea).
L3
Irakasleen prestakuntza bultzatzea STEAM hezkuntzaren garapenean.
L4
STEM profesionalak eta ikasketa horiek bukatu dituztenak STEAM hezkuntzara hurbiltzea.
STEM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea, ikasle neskei arreta berezia emanez, etorkizuneko erronkei begira behear bezala prestatzeko.
L5
STEM hezkuntza- eta lanbide-orientazioa sustatzea ikastetxeekin, LHko zentroekin, unibertsitateekin eta gizartearekin.
L6
Sare sozio-ekonomikoaren eta prestakuntzako etapa guztien artean lankidetza eta kolaborazio mekanismoak martxan jartzea.
L7
Emakumezko ikasleen artean STEM arloko bokazioak pizteko ekintza espezifikoak sortzea.
Dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea herritarren artean.
L8
Kultura zientifiko-teknologikoa hedatzeko eta sustatzeko ekintzak bultzatzea.
L9
STEM lanbideek eskaintzen dituzten aukerak erakustea eta horiek ikusgarri egitea.
L10
Estrategiaren koordinazio eta jarraipenerako mekanismoak martxan jartzea.
EBOLUZIO DEMOGRAFIKOA GELETAN
Hamarkada baten buruan, % 10 haur gutxiago egongo da gelan (16 urtera arte)
Iturria: Eustat
BATXILERGO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOKO IKASLEAK
Batxilergoko ikasleen % 54k aukeratzen du prestakuntza zientifiko-teknologikoa
Iturria: Eustat
Ikasleen bilakaera Z-T Batxilergoan
* Batxilergoko ikasleen totalarekiko
STEMEN IKASLEAK LHN ETA UNIBERTSITATEAN
4 urtetan, % 16,6 ikasle gutxiago matrikulatu dira STEM ikasketetan
LHtik eta Unibertsitatetik irtendako ikasleen % 39k STEM titulazioa lortu zuen
Iturria: Eustat
STEM sarbide berria
STEMetik ateratakoak
STEM IKASLE NESKAK LHN ETA UNIBERTSITATEAN
STEM adarrak aukeratzen dituzten ikasle neskak sartu berrien totalaren LHren % 9 baino ez dira, eta Unibertsitatekoen % 31
Iturria: Eustat
LH sartu berri diren ikasle nesken bilakaera
Unibertsitatean sartu berri diren ikasle nesken bilakaera
STEM ENPRESA-ESKAERA
Azken 2 urteotan, LHtik etorritako STEM profilen enpresa-eskaera % 56 hasi da, eta STEM Unibertsitate-profilenak % 25
Iturria: Confebask
STEM-LH lanbideen eskaera
STEM – Unibertsitateko lanbideen eskaera