
STEAM Euskadi hezkuntza-estrategiaren esparruan, STEM orientazio profesionaleko hainbat ekimen eskaintzen dira, helburu hauekin:
- DBHko ikasleei prestakuntza eta lanbide hautaketan laguntzea, STEM lanbideen aniztasuna erakutsiz profesionalekin zuzeneko harremana izanez.
- STEM eremuetan bokazio eta asmo profesionalak inspiratzea, neskei arreta berezia eskainiz.
- Euskal ikastetxeei lanbide-orientaziorako lana erraztea.