STEAM Euskadi Sarien 4. ediziorako eskaerak aurkezteko deialdia ireki da. Sariak ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketako ikastetxeei eta erakunde sozioekonomikoei zuzenduta daude. Sari hauek ikasleen gaitasunak hobetzen edo gai hauetan bokazio eta nahi profesionalak pizten dituzten STEAM hezkuntza ekimenak aitortzen dituzte.
Eskaerak bide elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira, formulario elektronikoa betez eta ekimenaren memoria erantsiz, 2024ko otsailaren 9ra arte.
STEAM Euskadi Sarien helburua hau da:
STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM hezkuntzako ekimenak garatzen ari diren erakundeentzat dira: ikastetxeak, unibertsitateak, lanbide heziketako ikastetxeak eta erakunde sozioekonomikoak (hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…).
Ekimenak sustatzen dituzten edo horien buru diren erakundeek aurkeztu behar dituzte hautagaitzak.
Izena emateko lekua itxita dago
1. KATEGORIA
(Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko zentroak).
2. KATEGORIA
3. KATEGORIA
Erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM izaera nabarmena, berritzaileak eta emaitza bikainak dituzten ekimenak aitortzen ditu.
Honako hau izango da sari bakoitzak eta aipamenak izango duten zuzkidura ekonomikoa:
1. SARIA
2º SARIA
Genero-ikuspegiaren ARLOKO AIPAMEN BEREZIA
Kategoria bakoitzean 1. eta 2. saria emango dira, eta aipamen berezia emango zaie genero-ikuspegia modu berritzailean eta emaitza bikainekin txertatzen duten ekimenei. Aipamen berezia 1. edo 2. saria lortu duten ekimenek ere jaso ahal izango dute.
Ekimenek dagozkien kategorian aurkeztu beharko dute hautagaitza, eskaera egiten duen erakundearen izaeraren arabera.
STEAM Euskadi Sarien lehen, bigarren eta hirugarren edizioetan saritutako ekimenak ezin izango dira laugarren edizio honetan aurkeztu.
Aurreko hiru edizioetan aurkeztutako ekimenek berriro aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza, proiektuan sartutako berrikuntzak eta eguneratutako emaitzak aurkeztuz.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten ekimenek eta ebaluazio-prozesuaren lehenengo fasea gainditzen dutenek STEAM Euskadi hezkuntza-aitortzarako zigilu bana jasoko dute.
Proiektua sustatzen duen entitatearen izaera juridikoak zehaztuko du hautagaitza zein kategoriatara aurkeztu.
Ekimena sustatzen duen entitateak aurkeztuko du proiektua eta, eskaera inprimakian, entitate laguntzaileak adieraziko dira.
Ez. Aurkezten diren ekimenek burutuak izan behar dute, eta emaitza neurgarriak izan (parte-hartzea, ikasle parte-hartzaileen balorazioa, etab.). Abian diren baina oraindik emaitzarik ez duten ekimenak HAUTAEZINTZAT joko dira.
Bai. Aurreko hiru edizioetan aurkeztutako ekimenek, sarituak izan ezik, berriro aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza, proiektuan sartutako berrikuntzak eta eguneratutako emaitzak aurkeztuz.
Ez. STEAM zigilua lortu duten ekimenek ez dute iraungitze-datarik. Aurkeztu zen unean proiektuari egindako aitorpen bat da.
Hautagaiak 2022ko abenduaren 1etik 2023ko otsailak 9 bitartean aurkez daitezke, steam.eus webgunearen bidez, Steam Euskadi Sariak atalean.
Inskripzioan emandako txantiloian aurkeztuko dira hautagaiak. Deialdian eskatu ez den formatuan aurkezten diren proposamenak baliogabetzat hartuko dira.