
2018an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskadiko STEAM Hezkuntzako lehen Estrategia jarri zuen abian, hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa hezkuntza-etapa guztietan bultzatzeko. Estrategia horrek bokazio eta asmo profesionalak piztu nahi ditu STEM eremuan, arreta berezia jarriz neskengan; eta dibulgazioa eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatu nahi ditu euskal herritarren artean, eragile sozioekonomikoen inplikazioarekin.