STEAM Euskadi Sariak 2023. 4. edizioa

STEAM Euskadi Sariak 2023
4. edizioa

STEAM Euskadi Sarien 4. ediziorako eskaerak aurkezteko deialdia ireki da. Sariak ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketako ikastetxeei eta erakunde sozioekonomikoei zuzenduta daude. Sari hauek ikasleen gaitasunak hobetzen edo gai hauetan bokazio eta nahi profesionalak pizten dituzten STEAM hezkuntza ekimenak aitortzen dituzte.

Eskaerak bide elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira, formulario elektronikoa betez eta ekimenaren memoria erantsiz, 2024ko otsailaren 9ra arte.

Steam Euskadi Sariak

STEAM Euskadi Sarien helburua

STEAM Euskadi Sarien helburua hau da:

  • Euskadin garatzen ari diren eta estrategian ezarritako helburuak betetzen laguntzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimenak identifikatu; eta
  • STEAM izaera nabarmena dutenak, berritzaileak eta bereziki neska, gazte eta emakumeei zuzendutakoak bereiztea

Norentzat dira?

STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM hezkuntzako ekimenak garatzen ari diren erakundeentzat dira: ikastetxeak, unibertsitateak, lanbide heziketako ikastetxeak eta erakunde sozioekonomikoak (hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…).

Ekimenak sustatzen dituzten edo horien buru diren erakundeek aurkeztu behar dituzte hautagaitzak.

Izena emateko lekua itxita dago

STEAM Euskadi Sarien kategoriak

1. KATEGORIA

Hezkuntza-zentroek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenak

(Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko zentroak).

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

2. KATEGORIA

Unibertsitateek eta lanbide-heziketako zentroek sustatutako STEAM hezkuntza ekimenak

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

3. KATEGORIA

Erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza ekimenak

Erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM izaera nabarmena, berritzaileak eta emaitza bikainak dituzten ekimenak aitortzen ditu.

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

Aurrekontu-zuzkidura

Honako hau izango da sari bakoitzak eta aipamenak izango duten zuzkidura ekonomikoa:

3.000 €

1. SARIA

2.000 €

2º SARIA

1.000 €

Genero-ikuspegiaren ARLOKO AIPAMEN BEREZIA

Baldiltzak

Kategoria bakoitzean 1. eta 2. saria emango dira, eta aipamen berezia emango zaie genero-ikuspegia modu berritzailean eta emaitza bikainekin txertatzen duten ekimenei. Aipamen berezia 1. edo 2. saria lortu duten ekimenek ere jaso ahal izango dute.

Ekimenek dagozkien kategorian aurkeztu beharko dute hautagaitza, eskaera egiten duen erakundearen izaeraren arabera.

STEAM Euskadi Sarien lehen, bigarren eta hirugarren edizioetan saritutako ekimenak ezin izango dira laugarren edizio honetan aurkeztu.

Aurreko hiru edizioetan aurkeztutako ekimenek berriro aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza, proiektuan sartutako berrikuntzak eta eguneratutako emaitzak aurkeztuz.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten ekimenek eta ebaluazio-prozesuaren lehenengo fasea gainditzen dutenek STEAM Euskadi hezkuntza-aitortzarako zigilu bana jasoko dute.

FAQs