Nola egin bat sarerekin

Nork har dezake parte STEAM Saren?

Egiten diren STEAM jardueretan elkarlanean oinarrituta eta modu aktiboan parte hartu nahi duten ikastetxeek eta enpresek.

  • DBH eta/edo batxilergoa eskaintzen dituzten EAEko ikastetxeak, arlo zientifiko-teknologikoko ikasleak dituztenak.
  • STEM arloko profesionalak dituzten enpresak eta beste eragile profesional batzuk (unibertsitateak, zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak, etab.).

Honako urrats hauek egin, eta izan STEAM Sareko kide

1.
Irakurri oinarri juridikoak.

2.
Irakurri eta zeureganatu jokabide-kodea.

3.
Deskargatu atxikimendu-orria, sinatu eta bidali Innobasquera (steameuskadi@innobasque.eus).