STEAM Euskadi Topaketak STEAM hezkuntzako funtsezko tematikak landuko dituen prestakuntza topaketen zikloa da. Bertan, ikasgaiak integratzea, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, bokazio teknologikoak neskatilen artean edo aniztasuna ikasgelako jardueren diseinuan nola barneratu bezelako gaiak landuko dira.
Onlineko topaketa hauen helburua, STEAM arloko hezkuntza-eredua bultzatzeko jardunbide onenei ikusgarritasuna ematea, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan bokazio goiztiarrak bultzatzea eta STEAM konpetentziak garatzean datza. Horregatik, 2020 ko STEAM Euskadi Sarietan finalistak izan diren 12 ekimenak sakon ezagutuko ditugu . Hezkuntza-proiektu horiek zuzendu dituzten irakasleak izango dira protagonistak. Gainera, saio bakoitzean, aditu bat gonbidatuko dugu.

Topaketak
Euskadi Topaketak 6 saiotan egingo da urtarrilean, otsailean eta martxoan. Zuzenean, 15 egunetik behin, arratsaldeko 17:30ean YouTube bidez eskainiko ditugun ekitaldiak izango dira.
EKINTZAILETZA
URT
14
Espiritu ekintzailetza STEAM proiektuen bidez
“Neuronak Martxan” Ikastola Artxandape .
Amaia Landajo
“Elkar Maker”, Ikastolen Elkartea , Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Uniberstitatea).
Erramun Martiarena
Aditu gonbidatua:
Jose Mª Luzarraga, Cofounder LEINN & Mondragon Team Academy – ASHOKA fellow.
“Neuronak Martxan” | PowerPoint | Youtube |
“Elkar Maker” | PowerPoint | Youtube |
LANKIDETZA
URT
28
STEAM ekimenak garatzeko ikaskuntza-testuinguru errealak
“Forensic Science”, Colegio Gaztelueta .
Imanol Goyarrola
“Las colillas de tabaco ni son semillas ni se esFUMAN”, C.F. Somorrostro .
Juan Lorenzo
Aditu gonbidatua:
Maite Pacheco, Fundación Ibercivis.
GENEROA
OTS
–
STEAM hezkuntzan genero-ikuspegia barneratzeko baliabideak
“Auto Eztima”, Berrio-Otxoa .
“Inspira STEAM”, Univ. Deusto .
KULTURA ZIENTIFIKOA
OTS
–
STEAM esperientzien bidez kultura zientifikoa bultzatzea
“Zientzia Azoka”, Elhuyar .
“Ortu ekologikoa”, Kurtze Barri Eskola .
ANIZTASUNA
MAR
–
STEAM hezkuntza: elkarbizitza eta aniztasuna lantzeko bidea
“Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo”, CEIP San Martin .
“Haritu”, Suspergintza Elkartea .
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzaten du ekimena Innobasquerekin-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean.
Izena eman
URT
28
STEAM ekimenak garatzeko ikaskuntza-testuinguru errealak
Erregistratzen zarenean, mezu elektroniko bat jasoko duzu online topaketaren informazioarekin eta zuzenean sartzeko botoiarekin.