STEAM Euskadi Topaketak prestakuntza webinar-en ziklo bat da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai desberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola txertatu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan.
On line topaketa hauen helburua da STEAM hezkuntza ereduaren sustapenean, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarren sustapenean eta STEAM gaitasunen garapenean praktika onenak ikusaraztea, STEAM Euskadi Sarietan sarituak izan direnak.