STEAM Euskadi Topaketak 2023

Inpaktudun hezkuntza arloko esperientziak

Datorren urriaren 4an (17:00), “STEAM Euskadi Topaketak” prestakuntza-webinar-en ziklo berri bat jarriko da martxan.

Topaketa horietan, STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko 6 ekimen irabazleak ezagutuko ditugu, hezkuntza-proiektu horien buru diren irakasleen eskutik.

Bertan, STEAM hezkuntzaren gai nagusiak jorratuko dira, hala nola, irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan nola txertatu.

STEAM Euskadi Topaketak urrian izango dira, hiru saioetan eta online:

– Urriaren 4a: ikastetxeen kategoriako ekimen irabazleak
– Urriaren 11a: Lanbide heziketa eta unibertsitateen kategoriako ekimen irabazleak
– Urriaren 18a: erakunde sozioekonomikoen kategoriako ekimen irabazleak

Encuentros

Estos son los 3 encuentros realizados:

TOPAKETA 1

URRIA

4

Nola integratu STEAM proiektuak ikasgelatik

17:00etatik 18:15era

“Zer jan, hura izan”
IES Botikazar BHI – (Xabier Monreal Pinillos) – euskaraz

“Galaxiaren Zaindariak”,
Etxebarri BHI – (Ane Leniz Ereño) – euskaraz

Gidaria:
Maitena Salinas

TOPAKETA 2

URRIA

11

Erronken garrantzia STEAM proiektuetan

17:00etatik 18:15era

“Narradoras y Tejedoras: Activando memorias afectivas con la Realidad Virtual”,
Calasanz Lanbide Ikastegia – (Noemí Fernández Pastor) – gazteleraz

“Formula Student Bizkaia”
UPV/EHU – (Javier Corral) – gazteleraz

Gidaria:
Maitena Salinas

TOPAKETA 3

URRIA

18

Nola garatu gaitasun teknologikoa STEAM proiektuetan?

17:00etatik 18:15era

“Kaixomundua.eus”
PuntuEus Fundazioa – (Oier Albizuri y Lorea Arakistain) – euskaraz

“Funghi thinking”
Gizarte berrikuntzako elkartea Global Shapers Bilbao – (Egoitz Etxeandia Romero) – euskaraz

Gidaria:
Maitena Salinas

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzaten du ekimena Innobasquerekin-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean.