STEAM Sare Katalogoa

Zer da STEAM SARE katalogoa?

STEAM Sare katalogoak Euskadin garatzen diren STEAM Hezkuntzako ekimen nagusien eskaintza jasotzen du. Eskaintza honek 2023-2024 ikasturterako 44 jarduera, hezkuntza-programa eta praktika onak trukatzeko tailerrak biltzen ditu. Katalogo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi estrategiaren barruan dago, STEAM Hezkuntza programaren osagarria da eta euskal ikastetxeei zuzenduta dago.

Jardueren tipologia

STEAM jarduerak

Hezkuntza-curriculumera bideratutako 27 jarduera labur, ikastetxeen beharrizanetatik sortutakoak eta profesional zientifiko eta teknologikoen arteko lankidetzaren bidez garatutakoak. Lanbide-orientaziorako jarduerak ere sartuta daude

STEAM hezkuntza-programak

STEAM hezkuntzako 8 ekimen, zenbait aste edo hilabetetako iraupena dutenak eta EAEko hainbat erakundek sustatutakoak (besteak beste, ikastetxeak, enpresak, unibertsitateak, LHko zentroak eta ikerketa-zentroak dira erakundeok).

Praktika onak trukatzeko STEAM tailerrak

Praktika onak trukatzeko aurrez aurreko 9 tailer dira. Ikastetxeek ematen dituzte eta irakasleentzat baino ez dira.