Gazteen lanbide-orientazioak STEM profesionalak behar ditu, lanbide esparru horiek ezagutzen laguntzeko, haien lanbideak ezagutarazteko eta beren lanbideko eta bizitzako ibilbidea partekatzeko. Zalantzak eta kezkak partekatzeko inguruneko erreferenteak. Horregatik:
- Erakunde bat bazara, GALAXIAn parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta ikasleei zure jarduera hurbilduko dieten profil profesionalak ikastetxeen esku jartzera. Idatz iezaguzu eta azalduko dizugu nola parte hartu.
- STEM arloko profesionala bazara, eman izena eta lagun iezaguzu STEM lanbideekiko interesa sustatzen. Eman izena eta prestatu ikasgelara joateko.



