STEAM Sare Katalogoa

Zer da STEAM SARE katalogoa?

STEAM hezkuntza-katalogo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi estrategiaren barruan dago, STEAM Hezkuntza programaren osagarri da eta euskal ikastetxeei zuzenduta dago.

Eskaintza honen helburu nagusia, ikastetxeetako irakasleei heuren lanean laguntzea da eta harreman berriak erraztu ikasgelan benetako ikaskuntza testuinguruak sortzeko asmoz. Katalogo hau, euskal erakundeek eratutako, STEAM Sare, sare publiko-pribatuaren barne sortu da. Sare hau osotzen duten ikastetxeak, enpresak, unibertsitateak, lanbide heziketa zentruak eta ikerketa zentruak, elkar lanean ari dira helburu hauek lortzeko:

  • Euskal gazteek matematikarekiko, zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa handitzea.
  • Bere ikaskuntza hobetzea.
  • Etorkizuneko lanbide teknologikoetako lan-aukeren aniztasuna eta erakargarritasuna erakustea.

Jardueren tipologia

STEAM jarduerak

Hezkuntza-curriculumera bideratutako iraupen laburreko jarduerak, ikastetxeen beharretatik sortzen direnak eta profesional zientifiko-teknologikoen lankidetzen bidez garatzen direnak. Lanbide orientazioko jarduerak sartzen dira.

STEAM hezkuntza-programak

Asteak edo hilabeteak irauten duten STEAM hezkuntza-ekimenak, euskal erakundeek sustatuak (ikastetxeak, enpresak, unibertsitateak, Lanbide Heziketa, ikerketazentroak, etab.).

STEAM praktika onak trukatzeko tailerrak

Ikastetxeek irakasleei bakarrik zuzendutako praktika onak trukatzeko presentziazko tailerrak.