Ikastetxeei doako hezkuntza-lantegiak eskaintzen dizkien programa da Trastea. Ikastetxean bertan edo Unibertsitatean egiten dira lantegiak, eta pentsamendu konputazionala garatzea dute helburu (programazioa, informazioaren ulermena, algoritmoak eta abar). Ikasleek jolasean ikasten dituzte pentsamendu konputazionalaren printzipioak eta kontzeptuak, jarduera deskonektatuen edo teknologia espezifikoen bidez. Ikasleen eta irakasleen lehen harremanerako balia daitezke lantegi horiek, edo pentsamendu konputazionalaren alderdi zehatzetan sakontzeko —patroien identifikazioa, abstrakzioa, deskonposizioa eta algoritmoak—.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Deustuko Unibertsitatea
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
Adostu beharreko datak
Globo meteorologiko baten hegaldian bildutako DATUAK INTERPRETATZEA.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Tecnalia
Gaztelera
Adostu beharreko datak
Ikasleek STEM karrerak aukera ditzaten sustatzea, genero-ikuspegia txertatuz.
4. DBH
CIC energiGUNE
Euskara, Gaztelera
2024ko otsailaren 16
Sateliteen teknologiarako hastapenak, ingurune hurbilean gauzatzen ari diren Zientziaren puntako proiektuak eta bilatzen diren diziplina anitzeko profil akademikoak ezagutzea eta demostrazio tekniko-zientifikoren bat ikustea.
1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
AVS
Gaztelera
Adostu beharreko datak
Matematikak osasunaren arloan duen erabileraren berri emateko hitzaldia. Adibide praktiko eta errealen bidez, eredu matematikoen aplikazioa azalduko da, eta, bereziki, probabilitatean oinarritutako ereduena.
1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
BCAM - Basque Center for Applied Mathematics
Gaztelera, Ingelesa
2024ko martxoa – maiatza
Global Smart Grids Innovation Hub, sare adimendunetako berrikuntza eta ezagutzaren munduko zentroa, bisitatzea trantsizio energetikoaren erronkei erantzuten laguntzeko.Zentroak berrikuntzarako plataforma eragile gisa jarduten du, Iberdrolaren gaitasun teknologikoa eta 80 erakunde eta enpresa laguntzaile baino gehiagorena konbinatuz.
1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Iberdrola
i-DE Redes Inteligentes
Gaztelera
2023ko urria, abendua eta 2024ko otsaila, apirila, ekaina
FIRST LEGO League Euskadi 6 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzako (EXPLORE kategoria) eta 10 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako (CHALLENGE kategoria) hezkuntza-programa da. Sei hilabete irauten du, eta ikasleek, taldeka, nazioarteko erronka tematiko bat lantzen dute, lau esparrutan: berrikuntza-proiektu bat, LEGO robot baten programazioa eta diseinua eta FIRST balioen aplikazioa.
Taldeak entrenatzaile batek (irakasleak) gidatuko ditu.
1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Deustuko Unibertsitatea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea)
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2023ko irailan – 2024ko martxoan
2017an eman zituen lehen urratsak Emakumeak Zientzian ekimenak, eta hazten eta indartzen joan da urtez urte. Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an, emakume eta neska guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin. Emakumeak Zientzian ekimenak jarduera-programa zabala sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen du, otsailaren 11ren inguruan.
Urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-sareko hainbat erakundek hartzen dute parte ekimena antolatzen (2023an, 24k), berariazko lankidetza-hitzarmena sinatuz. Hitzarmena sinatzen duten erakundeek bat egiten dute ekimenaren helburuekin, eta gizarte osoarentzako ekintzak antolatzeko konpromisoa hartzen dute. Aurten, 50 jarduera baino gehiagoko programa antolatu da, publiko zabal batentzat: haurrak, nerabeak, familiak, eskolak, irakasleak, publiko orokorra eta abar.
1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2024ko otsailaren 11 inguruan
Sener Fundazioak Senerrekin lankidetzan gauzatzen duen proiektua da, DBHko ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du xede. Ingeniaritza-berrikuntzako erronka errealak proposatuko zaizkie ikasleei, eta haiek soluzioak aurkeztu behar dituzte; horrela, ingeniarien lana erakusten zaie.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH
Sener eta Sener Fundazioa
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2023ko azaroan – 2024ko martxoan
Elhuyar Zientzia Azoka Euskal Herriko 12tik 18 urtera bitarteko gazteei zuzendutako proiektu-azoka da. Ikerketa-galdera edo erronka teknologiko bati erantzuna emango dion proiektu bat aurkez daiteke.
Ikasturtean zehar STEM profesionalen laguntza izaten dute. Ikasturte bukaeran, Bilbon, azokako standetan herritarrei eta ebaluatzaileei aurkezten dizkiete proiektuak, eta sariak banatzen dira.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa, Bestelakoak
Elhuyar Fundazioa
Euskara
2024ko maiatzan edo ekainan