Zer da STEAM Euskadi zigilua?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako bereizgarria da, hezkuntza-ekimen baten STEAM izaera kalifikatzen duena.
Zehazki, hauek dira STEAM Euskadi zigilua duten ekimenek betetzen dituzten ezaugarriak:
- Gutxienez helburu hauetakoren batera bideratuta egotea:
- ikasleek zientzian, teknologian eta matematikan duten gaitasuna hobetzea
- esparru horietan bokazio eta asmo profesionalak inspiratzea
- Emaitza zehatzak izatea
- Genero-ikuspegia txertatzea
Nori ematen zaio STEAM Euskadi zigilua?
STEAM hezkuntza-ekimen bat sustatzen duen Euskadiko edozein hezkuntza-erakundek (ikastetxeak, lanbide-heziketako zentroak edo unibertsitateak) edo erakunde sozioekonomikok jaso dezake STEAM Euskadi zigilua, edozein hezkuntza-etapari edo adini zuzenduta ere.
STEAM Euskadi zigilua ekimen bidez ematen da, eta, beraz, erakunde berak hainbat zigilu izan ditzake, betiere adierazitako baldintzak betetzen baditu.
Nola lortzen da STEAM Euskadi zigilua?
Zigilua lortzeko, STEAM Euskadi Sariak sarietarako kandidatura bat aurkeztu eta lehenengo ebaluazio-fasea gainditu behar da.
Ebaluazio hori hezkuntzako, lanbide-heziketako eta unibertsitateetako ordezkariek osatutako ebaluazio-talde batek egiten du.
Zenbat erakundek dute STEAM Euskadi zigilua?
2020tik, STEAM Sariak abian jarri zirenetik, Hezkuntza Sailak 318 zigilu eman ditu guztira.
STEAM Euskadi zigilua duten ekimenak
Ikastetxeak
Ikastetxeek sustatutako 165 STEAM zigilu (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa).
Unibertsitateak eta Lanbide Heziketako Ikastetxeak
Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Unibertsitateek sustatutako 84 STEAM zigilu.
Erakunde sozioekonomikoak
Erakunde sozioekonomikoek sustatutako 69 STEAM zigilu (hezkuntza ez-formaleko erakundeak, enpresak, ikerketa-zentroak, etab.).