
Ikasleek bizitzako arazo errealak antzematen dituzte eta teknologiarekin konponbide bat eman. Prototipo bat diseinatu eta eraikiko dute. Erronka kooperatibo bat da eta enpresekin lotuta, salmenta sistema bat diseinatu eta martxan jartzen dute, enpresetara hurbilduz eta marketing kanpaina batekin.
3. DBH
Artxandape Ikastola
Euskara
Zehazteke
Jesus Maria Ikastetxeko ikasleen elikadura-portaera aztertuko dugu.
Lehenik, inkesta prestatuko dugu, eta, ondoren, ikasleek bete egingo dute. Ostean, bildutako datuak aztertuko dira.
Kanpaina bat egingo da, emaitzak komunitateari helarazteko. Azkenik, natura hilak egingo dira, ikasitakoa haietan irudikatuz.
3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Jesús María Ikastetxea
Gaztelera
2024ko Urtarriletik aurrera
Ekimen hau DBHko 4. mailako ikasleek gauzatu zuten. Jakina denez, tabako-zigarrokinak mendi, hondartza eta hirietako gure eguneroko paisaiaren parte dira; degradatzeko 8-12 urte behar dituen hondakina da, eta, gainera, oso kutsagarria da. Adibide gisa, tabako-zigarrokin bakar batek 50 litro ur kutsa ditzake. Zer egin ahal da?
Proiektu honen helburua da tabako-zigarrokinak birziklatzea, funtsean zelulosa-azetatoa direnak, eta tabako-zigarrokin horiek berrerabiltzea, prozesu erraz baten bidez. Prozesu horretatik intsektizida bat, antioxidatzaile bat eta polimero birziklatu berri bat atera ahal izango ditugu.
Nabarmendu beharreko beste alderdi bat da ikasleek Muskizen kolillometro batzuk instalatzea proposatu zutela zigarrokinak biltzeko; kolillometro horietan QR kode bat jar liteke, herritarrek proiektuari buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izan dezaten.
4. DBH, 1. Batxilergoa
Somorrostro Irakas-Gunea
Gaztelera
Zehazteke
Gizartea eta bere ohiturak asko ari dira aldatzen. Teknologia berrien eraginez, pantailen aurrean ematen dugun denbora eta energia ikaragarri handitu da, eta ondorioz, gure mugikortasun maila gutxitu, bizitza sedentarioagoa eginez.
Batxilerreko ikasleei gorputzaren indarra bakarrik erabiliz edozein gailu kargatzeko sistema bat sortzeko erronka botatzen zaie.
4. DBH
Barrutia BHI
Euskara
2024ko maiatzaren bigarren hamabostaldia