
Sener Fundazioak Senerrekin lankidetzan gauzatzen duen proiektua da, DBHko ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du xede. Ingeniaritza-berrikuntzako erronka errealak proposatuko zaizkie ikasleei, eta haiek soluzioak aurkeztu behar dituzte; horrela, ingeniarien lana erakusten zaie.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH
Sener eta Sener Fundazioa
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2023ko azaroan – 2024ko martxoan
Ekimaker lan-proposamena inplementatzeko orientabideak aurkeztuko zaizkie irakasleei, sei urteko esperimentazioaren emaitza gisa. Teknologiako unitate didaktikoarekin, DBHko ikasleak sormen handiko pertsona talde batekin elkarlanean, makina berritzaileak fabrikatzen trebatuko dira.
Aztergaiak: Ekimakerren ezaugarri orokorrak, Unitate didaktikoaren ibilbidea, Metodologia eta inplementazioa , Jarduera didaktikoak, Emaitzen album kolektiboa.
3. DBH, 4. DBH
Ikastolen Elkartea
Euskara
2024ko maiatzan
Embryo proposamena inplementatzeko orientabideak aurkeztuko zaizkie irakasleei, hiru urteko esperimentazioaren emaitza gisa. Teknologiako unitate didaktiko honek, Euskal Herriko eta Europako fabrikazio prozesuak DBHko ikasleei gerturatzen laguntzen die.
Aztergaiak: Embryoren ezaugarri orokorrak, Unitate didaktikoaren ibilbide esperimentala, Metodologia kolaboratzaileak. Modu kooperatiboan erronkari ekin, Lan-prozesua: Jarduera didaktikoak, Emaitzen album grafikoa, Ingurugiroarekiko konpromisoa
4. DBH
Ikastolen Elkartea
Euskara
2024ko maiatzan
Gazteek STEAM trebetasunak garatzea sustatzen du Forensic Science proiektuak, Polizia Zientifikoak prestatu eta simulatutako krimen bat ikertzearen bidez.
Diziplina zientifiko eta teknikoetako ezagutzak praktikan jarriko dituzte ikasleek, krimenaren eszenan jasotako ebidentziak aztertzeko, ondorioak ateratzeko eta adituen epaimahai baten aurrean ondorio horiek defendatzeko. Curriculumaren barruan definitutako Biologiaren, Geologiaren, Fisikaren eta Kimikaren edukiak erlazionatuko dituzte ikerketa kriminalaren testuinguruan, eta informazio zientifikoa interpretatu eta adierazi, terminologia egokia erabilita. Tresna matematikoak erabiliko dituzte kalkuluak egin eta informazioa argi eta koherentziaz adierazteko. Tresna eta aparatu elektronikoak behar bezala maneiatzen ikasiko dute, eta laborategiko oinarrizko materiala erabiliko dute analisiak egiteko. Horrela, ikaskuntza integralagoa lortuko dute eta bizitza errealari lotutako lankidetza-espazio bihurtuko dute laborategia.
4. DBH, 1. Batxilergoa
Gaztelueta ikastetxea
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
Krimen simulatuaren birsorkuntza 2023ko urrian
Elhuyar Zientzia Azoka Euskal Herriko 12tik 18 urtera bitarteko gazteei zuzendutako proiektu-azoka da. Ikerketa-galdera edo erronka teknologiko bati erantzuna emango dion proiektu bat aurkez daiteke.
Ikasturtean zehar STEM profesionalen laguntza izaten dute. Ikasturte bukaeran, Bilbon, azokako standetan herritarrei eta ebaluatzaileei aurkezten dizkiete proiektuak, eta sariak banatzen dira.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa, Bestelakoak
Elhuyar Fundazioa
Euskara
2024ko maiatzan edo ekainan
Vitoria-Gasteizko San Martin HLHI haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da, ikasleen aniztasun handia duena. Hori dela eta, eskola inklusiboaren barruan, gure helburu nagusia da ikasleen inklusibitatea sustatzen duten metodologia aktiboen garapena sendotzea eta bultzatzen jarraitzea, gaitasunak oro har garatzean eta, bereziki, STEAM gaitasunetan.
STEAM gaitasun horiek garatzean, ikerketa/ikerketa zientifikoa eta/edo teknologikoa ardatz duten proiektuak bultzatzen jarraituko dugu. Lana bultzatzen jarraituko dugu, bai bakarka, bai taldean, elkarlanerako espazioak bultzatuz, talde heterogeneoak eratuz, non ikasleak beren irakatsi eta ikasteko prozesuan parte aktiboa diren eta inklusibotasuna beren garapenean presente dagoen.
Haur hezkuntza
CEIP San Martín HLHI
Euskara
2024ko urriaren 9a
Txiki Steam proiektuaren argibidea: Proeiktuaren azalpen orokorra eta proiektua aurrera eramateko erabiltzen den metodologiaren azalpena.
Ikasageletatik bisita gidatua proiektuko jarduera guztiak ikusteko asmoz.Steam eguna( programazio hizkuntza,teknologia digitala,teknologia,matematika manipulatiboa),esperientzia arloa(negutegia,sorkuntza,zientzia esperimetuak).
Galderak egiteko aukera.
Haur hezkuntza
P. Andrés de Urdaneta Ikastetxea.
Euskara
2024ko maiatzak 17
Ikastetxearen ikuspegitik, funtsezkoa ikusten dugu ikasten dugun bitartean pentsatzen eta pentsatzen ikasten irakastea. Horretarako, beharrezkoa da lortutako emaitza bat aztertzea eta esperimentazioaren bidez akatsetatik ikastea, metodologia zientifikoan oinarrituta. Robotika eta programazioa integratzea baino modu hoberik ez dugu ikusten, STEAM hezkuntza balioetsi eta eraiki ahal izateko.
STEAM proiektu honen oinarriak metodologia aktiboa, diziplinartekotasuna eta ikasleen IKTen gaitasun-garapena dira. Ikastetxearen plan estrategikoaren barruan integratutako proiektua da, eta, beraz, ikasturtean zehar aktiboa. Berrio-Steam proiektuaren ezarpenak, AUTOEZTIMA proiektuaren jarraipenak, etorkizuneko proiektuei ekitea du helburu, eta, horrela, bizitzarako gaitasuna duten ikasleak eraikitzea.
Haur hezkuntza, 1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa
Berrio Otxoa Ikastetxea
Euskara, Gaztelera
2024ko urtarrila – Otsaila
HEAL THE WORLD! ekimena aurkeztuko da; lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako diziplinarteko STEAM proiektua da. STEAM proiektu bat nola garatu ikasiko dugu, hainbat irakasgai batera lanean jarrita, helburu bakarrarekin.
5. Lehen hezkuntza
NClic School
Gaztelera
2024ko ekaineko lehen astea
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek «Zu bai makina!» izeneko diziplinarteko proiektuan hartuko dute parte, STEAM metodologian oinarrituta. Jolas-parke bat sortzea da jardueraren helburua.
6. Lehen hezkuntza
Maristak Bilbao
Gaztelera
2024ko apirila eta ekaina