
Dibulgazio-saio honetan, energiaren sektorekoaditu batek (Iberdrolak) sektore elektrikoaren funtzionamenduari buruzko bere goi-mailako ikuspegia azalduko die ikasleei, horiek aurretik gaia aztertuta dutela. Etorkizuneko erronkei buruz hausnarraraziko die, eta ahaleginduko da ikasleei erabakiak hartzeko orientabidetzat balio izatea.
1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Iberdrola
Gaztelera
2023ko abenduaren 15
2024ko otsailaren 9
Ezagutzea nolakoa den industria diseinuko eta produktuen garapeneko prozesua, produktu errealen adibideak ikustea…
1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Maier S.Coop.
Euskara
2024ko otsaila – apirila
Horretaz jabetzen ez bagara ere, gaur egun kontsumitzen ditugun elikagai gehienak hobetu egin dira. Hobekuntza horiei esker, elikagaiek gehiago irauten dute baldintza onetan, zapore hobea dute, erraz landatzen dira eta, hori guztia, hobekuntza genetikoari eta bioteknologiari esker lortzen da. Jarduera honetan, patata bat adibide gisa erabiliz, hobekuntza genetiko tradizionala nola funtzionatzen den ikasten da.
4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
NEIKER
Euskara
2023ko azaroan 15, 2024ko urtarrila 15, apirila 15 eta maiatza 15.
Terraplanismoaren ideia ere baliozko teoria bat balitz bezala zabaltzen ari den garai honetan, informazio faltsu asko dabil sareetan bueltaka. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da espiritu kritikoa bultzatzea, batez ere zientziaren esparruan, nahikoa irizpide izateko, informazio fidagarria eta intoxikazio edo iruzurra bereizteko.
4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Tecnalia
Euskara, Gaztelera
Adostu beharreko datak
Ikasleei gogoeta eginarazi nahi zaie, Ingeniaritza Elektrikoaren aplikazio-eremu ugariei buruz. Horretarako, Bilboko Ingeniaritza Eskolan garatutako gitarra elektrikoetatik abiatuta, haien oinarrizko printzipioak erabiliko dira egungo sistema elektrikoetan duten aplikazio-eremu zabalera estrapolatzeko.
2. Batxilergoa
Bilboko ingenieritza eskola (UPV/EHU)
Euskara, Gaztelera
2023ko abenduan – 2023ko urtarrilan
Artearen bidez grabitazio-eremuaren kontzeptua aztertzeko jarduera. Artearen eta sormenaren bidez, zientziara eta teknologiara hurbilduko zaitugu. Jardueran taldeko dinamika sortzaileak eta performatiboak erabiliko dira, grabitazio-eremuarekin lotutako kontzeptuak ulertzen eta esperimentatzen laguntzeko.
2. Batxilergoa
DIPC - Donostia International Physics Center
Euskara, Gaztelera
2023ko irailan – 2024ko apirilan
Sorgailuak fabrikatzeko piezak nola sortu diren azalduko zaie ikasleei, eta, ondoren, muntatu egingo dira. Jarraian, esperimentuak eginez aztertuko dira korronte elektriko induzitua, korronte alternoa eta iragazkortasun magnetikoa.
2. Batxilergoa
HETEL – Heziketa Teknikoko Elkartea
UGLE Eskola
Euskara
2024ko otsailan
FIRST LEGO League Euskadi 6 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzako (EXPLORE kategoria) eta 10 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako (CHALLENGE kategoria) hezkuntza-programa da. Sei hilabete irauten du, eta ikasleek, taldeka, nazioarteko erronka tematiko bat lantzen dute, lau esparrutan: berrikuntza-proiektu bat, LEGO robot baten programazioa eta diseinua eta FIRST balioen aplikazioa.
Taldeak entrenatzaile batek (irakasleak) gidatuko ditu.
1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Deustuko Unibertsitatea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea)
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2023ko irailan – 2024ko martxoan
2017an eman zituen lehen urratsak Emakumeak Zientzian ekimenak, eta hazten eta indartzen joan da urtez urte. Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an, emakume eta neska guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin. Emakumeak Zientzian ekimenak jarduera-programa zabala sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen du, otsailaren 11ren inguruan.
Urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-sareko hainbat erakundek hartzen dute parte ekimena antolatzen (2023an, 24k), berariazko lankidetza-hitzarmena sinatuz. Hitzarmena sinatzen duten erakundeek bat egiten dute ekimenaren helburuekin, eta gizarte osoarentzako ekintzak antolatzeko konpromisoa hartzen dute. Aurten, 50 jarduera baino gehiagoko programa antolatu da, publiko zabal batentzat: haurrak, nerabeak, familiak, eskolak, irakasleak, publiko orokorra eta abar.
1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2024ko otsailaren 11 inguruan
Neskengan bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko proiektu aitzindaria da Inspira STEAM, eta STEAM arloko emakume eta gizon profesionalek egindako sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak ditu oinarri. Horri esker, taldeko aholkularitza lehen aldiz erabiliko da lehen hezkuntzako 6. mailako eta bigarren hezkuntzako 1. mailako ikasleekin.
6. Lehen hezkuntza, 1. DBH
Deustuko Unibertsitatea
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2024ko urtarrila – apirila