
FIRST LEGO League Euskadi 6 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzako (EXPLORE kategoria) eta 10 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako (CHALLENGE kategoria) hezkuntza-programa da. Sei hilabete irauten du, eta ikasleek, taldeka, nazioarteko erronka tematiko bat lantzen dute, lau esparrutan: berrikuntza-proiektu bat, LEGO robot baten programazioa eta diseinua eta FIRST balioen aplikazioa.
Taldeak entrenatzaile batek (irakasleak) gidatuko ditu.
1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Deustuko Unibertsitatea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea)
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2023ko irailan – 2024ko martxoan
2017an eman zituen lehen urratsak Emakumeak Zientzian ekimenak, eta hazten eta indartzen joan da urtez urte. Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an, emakume eta neska guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin. Emakumeak Zientzian ekimenak jarduera-programa zabala sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen du, otsailaren 11ren inguruan.
Urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-sareko hainbat erakundek hartzen dute parte ekimena antolatzen (2023an, 24k), berariazko lankidetza-hitzarmena sinatuz. Hitzarmena sinatzen duten erakundeek bat egiten dute ekimenaren helburuekin, eta gizarte osoarentzako ekintzak antolatzeko konpromisoa hartzen dute. Aurten, 50 jarduera baino gehiagoko programa antolatu da, publiko zabal batentzat: haurrak, nerabeak, familiak, eskolak, irakasleak, publiko orokorra eta abar.
1. Lehen hezkuntza, 2. Lehen hezkuntza, 3. Lehen hezkuntza, 4. Lehen hezkuntza, 5. Lehen hezkuntza, 6. Lehen hezkuntza, 1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2024ko otsailaren 11 inguruan
Sener Fundazioak Senerrekin lankidetzan gauzatzen duen proiektua da, DBHko ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du xede. Ingeniaritza-berrikuntzako erronka errealak proposatuko zaizkie ikasleei, eta haiek soluzioak aurkeztu behar dituzte; horrela, ingeniarien lana erakusten zaie.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH
Sener eta Sener Fundazioa
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
2023ko azaroan – 2024ko martxoan
Gazteek STEAM trebetasunak garatzea sustatzen du Forensic Science proiektuak, Polizia Zientifikoak prestatu eta simulatutako krimen bat ikertzearen bidez.
Diziplina zientifiko eta teknikoetako ezagutzak praktikan jarriko dituzte ikasleek, krimenaren eszenan jasotako ebidentziak aztertzeko, ondorioak ateratzeko eta adituen epaimahai baten aurrean ondorio horiek defendatzeko. Curriculumaren barruan definitutako Biologiaren, Geologiaren, Fisikaren eta Kimikaren edukiak erlazionatuko dituzte ikerketa kriminalaren testuinguruan, eta informazio zientifikoa interpretatu eta adierazi, terminologia egokia erabilita. Tresna matematikoak erabiliko dituzte kalkuluak egin eta informazioa argi eta koherentziaz adierazteko. Tresna eta aparatu elektronikoak behar bezala maneiatzen ikasiko dute, eta laborategiko oinarrizko materiala erabiliko dute analisiak egiteko. Horrela, ikaskuntza integralagoa lortuko dute eta bizitza errealari lotutako lankidetza-espazio bihurtuko dute laborategia.
4. DBH, 1. Batxilergoa
Gaztelueta ikastetxea
Euskara, Gaztelera, Ingelesa
Krimen simulatuaren birsorkuntza 2023ko urrian
Elhuyar Zientzia Azoka Euskal Herriko 12tik 18 urtera bitarteko gazteei zuzendutako proiektu-azoka da. Ikerketa-galdera edo erronka teknologiko bati erantzuna emango dion proiektu bat aurkez daiteke.
Ikasturtean zehar STEM profesionalen laguntza izaten dute. Ikasturte bukaeran, Bilbon, azokako standetan herritarrei eta ebaluatzaileei aurkezten dizkiete proiektuak, eta sariak banatzen dira.
1. DBH, 2. DBH, 3. DBH, 4. DBH, 1. Batxilergoa, 2. Batxilergoa, Bestelakoak
Elhuyar Fundazioa
Euskara
2024ko maiatzan edo ekainan
Vitoria-Gasteizko San Martin HLHI haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da, ikasleen aniztasun handia duena. Hori dela eta, eskola inklusiboaren barruan, gure helburu nagusia da ikasleen inklusibitatea sustatzen duten metodologia aktiboen garapena sendotzea eta bultzatzen jarraitzea, gaitasunak oro har garatzean eta, bereziki, STEAM gaitasunetan.
STEAM gaitasun horiek garatzean, ikerketa/ikerketa zientifikoa eta/edo teknologikoa ardatz duten proiektuak bultzatzen jarraituko dugu. Lana bultzatzen jarraituko dugu, bai bakarka, bai taldean, elkarlanerako espazioak bultzatuz, talde heterogeneoak eratuz, non ikasleak beren irakatsi eta ikasteko prozesuan parte aktiboa diren eta inklusibotasuna beren garapenean presente dagoen.
Haur hezkuntza
CEIP San Martín HLHI
Euskara
2024ko urriaren 9a
HEAL THE WORLD! ekimena aurkeztuko da; lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako diziplinarteko STEAM proiektua da. STEAM proiektu bat nola garatu ikasiko dugu, hainbat irakasgai batera lanean jarrita, helburu bakarrarekin.
5. Lehen hezkuntza
NClic School
Gaztelera
2024ko ekaineko lehen astea
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek «Zu bai makina!» izeneko diziplinarteko proiektuan hartuko dute parte, STEAM metodologian oinarrituta. Jolas-parke bat sortzea da jardueraren helburua.
6. Lehen hezkuntza
Maristak Bilbao
Gaztelera
2024ko apirila eta ekaina
Ekimen hau DBHko 4. mailako ikasleek gauzatu zuten. Jakina denez, tabako-zigarrokinak mendi, hondartza eta hirietako gure eguneroko paisaiaren parte dira; degradatzeko 8-12 urte behar dituen hondakina da, eta, gainera, oso kutsagarria da. Adibide gisa, tabako-zigarrokin bakar batek 50 litro ur kutsa ditzake. Zer egin ahal da?
Proiektu honen helburua da tabako-zigarrokinak birziklatzea, funtsean zelulosa-azetatoa direnak, eta tabako-zigarrokin horiek berrerabiltzea, prozesu erraz baten bidez. Prozesu horretatik intsektizida bat, antioxidatzaile bat eta polimero birziklatu berri bat atera ahal izango ditugu.
Nabarmendu beharreko beste alderdi bat da ikasleek Muskizen kolillometro batzuk instalatzea proposatu zutela zigarrokinak biltzeko; kolillometro horietan QR kode bat jar liteke, herritarrek proiektuari buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izan dezaten.
4. DBH, 1. Batxilergoa
Somorrostro Irakas-Gunea
Gaztelera
Zehazteke